Bai A1 zein A2 gidabaimenek potentzia mugatu jakin bat duten motorrak gidatzea baimentzen dute. Ondorioz, zenbaitetan, erositako motorraren potentzia mugatu behar izaten da. Zeintzuk dira zure aukerak?
Gustuko duzun motorra mugatzea
Seguruenik, orain arte, aukerarik ohikoena izan da gustukoen duzun motorra bilatu eta erostea, berria edo bigarren eskukoa, eta gero motor hori mugatzea. Horretarako, zure motorraren modelorako balio duen potentzia mugatzeko kit bat bilatu beharko duzu. Hala ere, modelo guztiek ez dute mugatze kit baliozkorik, beraz, motorra erosi aurretik, ziurtatu aukera hori baduela.
Motorrari mugatze kit bat eranstea garrantzizko erreformatzat jotzen da. Beraz, instalatuta dagoenean, gure IAT guneetako batera jo beharko duzu kita legezkotzeko, honako dokumentazioarekin:
- Lantegiko ziurtagiria
- Erantzukizunpeko deklarazioa
- Adostasun txostena eta Industria Ministerioaren ebazpenaren kopia, beharrezkoa denean
- Motorraren jatorrizko fitxa teknikoa
- Zirkulazio baimena
Aurrerago zure motorrari mugatze hori kendu nahi badiozu, berriz joan beharko duzu lantegi baimendu batera kita desinstalatzeko eta horren inguruko ziurtagiria eskuratzeko. Dokumentazio horrekin, berriro jo beharko duzu IAT gune batera azterketa teknikoko txartelean erreforma berria adieraz dezagun.
Bigarren eskuko motorra
Jada mugatua dagoen bigarren eskuko motor bat erostea erabakitzen baduzu, ziurtatu fitxa teknikoan erreforma ageri dela. Bestela, motorrari IATa egin behar diozunean, emaitza aurkakoa izango da, motorraren mugatzea legezkotu beharko duzu eta.
168/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera homologatutako motorrak
2017ko urtarrilean sartu zen indarrean 168/2013 (EB) Erregelamendua, motorrentzako Euro4 araudia barne duena. Erregelamendu horren arabera merkaturatzen diren motozikleta batzuk (2017ko urtarrilaz geroztik) homologazio bikoitzarekin ateratzen dira fabrikatik. Horrek esan nahi du, kasu horietan, zure motorra mugatzea eskatu ahalko duzula, mugatzea legezkotzeko IATtik igaro beharrik gabe.
Potentzia mugatzearen izapideak saihesteko beste modu bat da zure gidabaimenaren arabera potentzia egokia duen motor bat erostea.