Zirkulazio baimena: ibilgailu bat bere izenean duen pertsona orok eduki behar du dokumentu hau.

Fitxa teknikoa (Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Txartela): dokumentu honek ziurtatzen du ibilgailuaren identifikazioa, izan ere, bertan adierazten dira ibilgailuaren ezaugarri guztiak eta Espainiako errepideetan zirkulatzeko baimenduta dagoela bermatzen duen homologazioa.

Ibilgailuaren asegurua: ez da beharrezkoa aseguruaren ordainagiria aurkeztea, baina asegurua indarrean egon behar da. Hala ere, ordainagiria eskura izatea gomendatzen dizugu eragozpenen bat agertzekotan.
Titularraren NAN edo IFZ: ibilgailuaren titularra ez bazara, titularraren nortasun agiriaren fotokopia bat ekartzea gomendatzen dizugu, eramaile gisa ezagutzen ez duzun daturen bat eskatzen dizugun kasuetarako.