Kotxearen dokumentazioaren galera edo lapurreta gerta liteke. Kasu horietan, Probintziako Trafiko Burutzara jo beharko duzu ibilgailuaren zirkulazio baimenaren kopia bat eskatzeko. Bestalde, fitxa teknikoaren kopia IAT gune batean eskatu beharko da.
Fitxa teknikoaren kopia eskuratzeko, gure IAT guneetako edozeinetara jo dezakezu aurretiazko hitzordurik gabe. Derrigorrezkoa ez den arren, gomendagarria da IAT txartelaren kopia eskatzeko txartel horri dagokion ibilgailuarekin joan zaitezen, bastidore zenbakia egiaztatzea errazagoa izan dadin. Zirkulazio baimena ere aurkeztu beharko duzu edo, halakorik ez bazenu, Probintziako Trafiko Burutzak eman dizun aldi baterako baimena.
Bestalde, ibilgailuaren titularra ez bazara, zure NANaz gain, titularrarena ere aurkeztu beharko duzu, titularrak izapide hori zure esku utzi duela adierazten duen baimenarekin batera. Baimen hori gure IAT guneetako edozeinetan aurkituko duzu.
Fitxa teknikoaren kopia bat eskatzean, berriro egin behar da IAT azterketa? Ibilgailuaren IATa indarrean badago, ez da beharrezkoa izango azterketa berriro egitea.
Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia eman arteko prozesu osoaren iraupena aldakorra da hainbat faktoreren arabera, besteak beste, ibilgailuaren matrikulazio probintzia, baina ez da izaten astebetetik gorakoa.
Fitxa tekniko berriek, kolore zurikoek, NIVE kodea izan ohi dute. Halakorik baduzu eta IATa indarrean baduzu, Trafikoko Zuzendaritza Nagusira (DGT) jo beharko duzu kopia eskatzeko.