Datuen Babeserako Politika

TÜV Rheinland taldetik eskerrak ematen dizkizugu webgune hau bisitatzeagatik, bai eta eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen inguruko interesagatik ere. Gure bezero eta erabiltzaileen datuen babesa eta segurtasuna lehentasuna izan dira beti gure taldearentzat. Horregatik, garrantzirik handiena ematen diogu zure datu pertsonalen babesari.

Datuen babesari buruzko adierazpena

Ohartarazpen orokorrak eta nahitaezko informazioa

Datuen babesari buruzko adierazpenak TÜV Rheinland taldeak biltzen dituen datu pertsonalen inguruko informazio orokorra eta gure webgunea bisitatzean datu horiekin gertatzen denari buruzko informazioa jasotzen du. Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatzen ditugu eta indarrean dauden legezko xedapenen eta adierazpen honen arabera. Gure webgunera sartzean, zure nabigazio ohiturak xede estatistikoetarako ebaluatzea gerta liteke. Horretarako, cookieak, analisirako tresnak eta beste hornitzaile batzuen tresnak erabiltzen dira gehien bat. Oro har, nabigazio ohituren analisia modu anonimoan burutzen da, beraz, ezin da inolako identifikaziorik egin. Analisi hori aurkaratzeko eskubidea duzu edota analisia ekiditeko aukera, tresna jakinak erabiltzen ez badituzu. Honi buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu datuen babesari buruzko gure adierazpenaren hurrengo atalak.

1 Datu pertsonalen bilketari buruzko informazioa

Adierazpen honetan, gure webgunean burutzen den datu pertsonalen bilketari eta ondorengo tratamenduari buruzko informazioa eskaintzen dizugu. Datu pertsonalak dira zuri, pertsonalki, erreferentzia egiten dizutenak edo zure nortasuna zehaztea ahalbidetzen dutenak, hala nola izena, helbidea, helbide elektronikoa edo erabiltzaile jokabidea.

Nahi izanez gero, IATko hitzorduaren kudeaketari aplika dakiokeen Datuak Babesteko Politika kontsulta dezakezu hemen, gure webgunean eta telefono-hitzorduaren kudeaketan.

Tratamenduaren arduraduna, EBko Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (RGPD, gaztelaniako akronimoaren arabera) 4. artikuluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, honakoa izango da, kasuan kasuan:

TÜV RHEINLAND IBÉRICA S.A.
Avda. de Burgos 114, 3º
28050 Madrid
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND NAVARRA S.A.
Soto Aitzoain, z.g., Mercairuña Industrialdea
31013 Iruñea (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND CERTIO, S.L.U.
C/ Pau Vila, 22, 3a planta
08174 - Sant Cugat del Vallès (Barcelona)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

Gure datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke bide hauetako bat erabilita:

  1. Posta elektronikoa bidalita dpr@es.tuv.com helbidera, gaian "Delegado de protección de datos” (datuak babesteko ordezkaria) adierazita.
  2. Gure posta helbidera idatzita eta hartzailearen tokian "Delegado de protección de datos" adierazita.

Posta elektroniko bidez edo harremanetarako inprimaki bat beteta gurekin harremanetan jartzen zarenean, emandako datuak gordetzen ditugu (helbide elektronikoa eta, zenbait kasutan, izena eta telefono zenbakia), zure galderei erantzun ahal izateko. Testuinguru horretan bildutako datuak ezabatu egiten dira datu horiek beharrezkoak izateari uzten diotenean, edo datuen erabilera mugatu egiten da datuak gordetzeko legezko obligazioren bat dagoenean.

Lan zehatzak burutzeko hornitzaile jakinengana jotzen badugu edo zure datuak publizitate helburuetarako erabili nahi baditugu, jarraian xehatutako prozedurak erabiliko ditugu. Halaber, kontserbazio epeak ezartzeko jarraitutako irizpideak ere zehaztu ditugu aurrerago.

Zure datu pertsonalak hirugarrenei helaraziko dizkiegu zure kontsultaren ondorioz zure datuak hartzaile jakinei helaraztea beharrezkoa bada. Datuen transmisio horiek beti burutuko dira legezko xedapenen arabera.

Segurtasun arrazoiengatik eta eduki konfidentzialen transmisioa babesteko helburuarekin (esaterako, inprimakietako datuak), webgune honek SSL edo TLS zifratzea erabiltzen du. Zifratzea aktibatuta dagoenean, zuk emandako datuak ezingo dituzte hirugarrenek irakurri. Konexioa zifratuta egongo da arakatzailearen helbide barran “https://” ageri denean “http://” ageri beharrean, eta giltzarrapo baten ikurra ikus daitekeenean.

Debekatuta dago derrigorrez argitaratu behar dugun legezko oharraren harremanetarako datuak erabiltzea berariaz eskatu ez dugun publizitatea eta informazio materiala bidaltzeko. Webgunearen operadoreak eskubidea izango du legezko egintzak abian jartzeko eskatu ez duen publizitate informazioa jasotzen badu, esaterako, spam mezuak.

2 Interesdunaren eskubideak

Zuri buruzko datu pertsonalei dagokienez, honako eskubideak izango dituzu:

  1. Sartzeko eskubidea
  2. Zuzenketa edo ezabaketa eskubidea
  3. Tratamendua mugatzeko eskubidea
  4. Tratamendua aurkaratzeko eskubidea
  5. Datuak eskualdatzeko eskubidea

Zure eskubideak momentu oro baliatu ahalko dituzu info@es.tuv.com helbidera bidalitako posta elektroniko bidez edo jarraian adierazitako helbideetara bidalitako posta arrunt bidez:

TÜV RHEINLAND IBÉRICA S.A.
Avda. de Burgos 114, 3º
28050 Madrid
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND NAVARRA S.A.
Soto Aitzoain, z.g., Mercairuña Industrialdea
31013 Iruñea (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND CERTIO, S.L.U.
C/ Pau Vila, 22, 3a planta
08174 - Sant Cugat del Vallès (Barcelona)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

Halaber, kontrol agintaritza baten aurrean zure datu pertsonalei emandako tratamenduaren inguruko erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu.

3 Gure webgunera sartzean biltzen diren datu pertsonalak

Gure webgunea informazio helburuetarako soilik erabiltzen bada, hau da, inolako informaziorik erregistratu edo helarazten ez bada, datu pertsonal hauek biltzen ditugu, zure arakatzailetik gure zerbitzarietara igortzen direnak:

  1. IP helbidea
  2. Sarbide data eta ordua
  3. Zure ordu zonaren eta GMT (Greenwich Mean Time) ordu zonaren arteko aldea
  4. Eskaeraren edukia (orrialde zehatza)
  5. Sarbidearen emaitza/HTTP egoera kodea
  6. Helarazitako datuen bolumena
  7. Eskaeraren jatorrizko webgunea
  8. Arakatzailea
  9. Erabiltzailearen sistema eragilea eta interfazea
  10. Hizkuntza eta arakatzailearen bertsioa

Datuen tratamendurako oinarri juridikoa Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (RGPD) 6. artikuluko 1. atalaren f) letra da, ikuspuntu teknikotik beharrezkoak diren datuen tratamendua baimentzen duena webgunearen funtzionamendu egonkor eta segurua bermatze aldera.

Jada adierazitako datuez gain, gure webgunea erabiltzean, cookieak gordeko dira zure gailuan. Cookieak disko gogorrean gordetzen diren testu fitxategi txikiak dira, erabilitako arakatzaileari lotuta daude eta, fitxategi horien bitartez, operadoreak (kasu honetan, guk) hainbat datu biltzen ditugu. Cookieek ez dute programak exekutatzeko edo zure ordenagailuan birusak instalatzeko gaitasunik eta cookieen eginkizuna gure webgunera burututako bisita erosoago eta efizienteago bihurtzea da.

Cookieen erabilera:

  1. Webgune honek hainbat motatako cookieak erabiltzen ditu, jarraian adierazitako irismena eta funtzionamendua dutenak:
  2. Aldi baterako cookieak (ikus b atala)
  3. Cookie iraunkorrak (ikus c atala)
  4. Aldi baterako cookieak automatikoki ezabatzen dira arakatzailea ixtean. Hauen artean bereziki aipagarriak dira saio cookieak, arakatzaileko hainbat eskaera saio berari esleitzea ahalbidetzen duen identifikazio zenbaki bat biltegiratzeko balio dutenak. Honela, webguneak zure ordenagailua ezagutuko du bisita berri bat egiten duzunean. Saio cookieak ezabatu egiten dira saioa edo arakatzailea ixtean.
  5. Cookie iraunkorrak automatikoki ezabatzen dira ezarritako epea igarotzen denean eta epe hori desberdina izango da cookiearen arabera. Zuk zeuk ezaba ditzakezu edozein momentutan, arakatzailearen segurtasun ezarpenetatik.
  6. Zure arakatzaileko ezarpenak egokitzat jotzen duzun modura konfiguratu ahalko dituzu, esaterako, cookie guztien instalazioa ukatzeko edo hirugarrenenak bakarrik ukatzeko. Berariaz ohartarazten dizugu, hori egitekotan, webguneko funtzio guztiak erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.

Datuen tratamendurako oinarri juridikoa RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko f) letra da (esaterako, webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzea). Bestelako cookieak gordetzen badira (adibidez, zure nabigazio ohiturak aztertzekoak), cookie horiek espezifikoki jorratuko dira gure datuen babesari buruzko adierazpenean.

4 Webgunean erregistratzea

Gure webgunean erregistratzeko aukera duzu, funtzio gehigarriak erabili nahi badituzu. Helburu horretarako emandako datuak erregistroaren xede diren eskaintza edo zerbitzu zehatzetarako bakarrik erabiliko ditugu. Erregistroan zehar, nahitaez bete beharreko derrigorrezko eremuak daude, bestela, ezingo dugu erregistroa onartu.

Gure eskaintzetan aldaketa garrantzitsuak edo aldaketa teknikoak gertatuko balira, posta elektronikoz jakinaraziko dizkizugu erregistroan zehar emandako helbide elektronikora.

Erregistroan zehar emandako datuen tratamendua beharrezkoa da kontratua egikaritzeko, interesduna kontratuaren alderdietako bat izanda (RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko b letra), edo tratamendua zure baimenarekin burutuko da (RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko a letra). Zure baimena egokitzat jotzen duzunean baliogabetu dezakezu. Horretarako, nahikoa izango da posta elektronikoz idazki informal bat guri helaraztea. Hala ere, horrek ez du eraginik izango baimena atzera bota aurretiko datuen tratamenduaren legitimitatearen gainean.

Modu honetan bildutako datuak gure webgunean erregistratuta zauden bitartean gordeko ditugu eta, ondoren, ezabatu egingo ditugu. Legezko kontserbazio epeak ez dira aldatuko.

4.1 Facebook Connect bidezko erregistroa

Zuzenki gure webgunean erregistratu beharrean, erregistroa Facebook Connect bidez burutzeko aukera duzu. Zerbitzu honen operadorea Facebook Ireland Limited enpresa da, egoitza 4 Grand Canal Square, Dublin 2 helbidean, Irlandan, duena.

Facebook Connect bidez erregistratzea erabaki eta “Hasi saioa Facebook-ekin” / “Konektatu Facebook-ekin” botoia sakatuz gero, automatikoki bideratuko zaitugu gizarte sarearen plataformara eta bertan saioa hasi ahalko duzu zure sarbide datuekin. Honela, zure Facebook profila gure webgunera edo gure zerbitzuetara lotuta geratuko da. Lotura horri esker gizarte sarean emandako datu guztiak atzitu ahalko ditugu, bereziki:

  1. Facebook-eko izena
  2. Profileko argazkia
  3. Azaleko argazkia
  4. Helbide elektronikoa
  5. Facebook-eko identifikazio zenbakia
  6. Lagunen zerrenda
  7. "Gustatzen zait"-en zerrenda
  8. Jaiotze data
  9. Sexua
  10. Herrialdea
  11. Hizkuntza

Datu hauek zure kontua sortzeko, zure eskura jartzeko eta pertsonalizatzeko erabiliko dira.

Honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu zerbitzuaren baldintzak eta Facebook-en datuen gaineko politika hemen: https://es-es.facebook.com/about/privacy/ y https://www.facebook.com/legal/terms/.

5 Gure webguneko bestelako eginkizunak eta eskaintzak

Gure webguneari eman dakiokeen informazio xedeetarako erabileraz gain, eskura izango dituzun hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizugu, zure interesekoak izatekotan. Horretarako, oro har, datu pertsonal gehigarriak eman beharko dira eta datu horiek dagokion zerbitzua emateko erabiliko ditugu, betiere tratamendua gorago adierazitako oinarri juridikoen arabera burututa.

Zenbait kasutan, kanpo hornitzaileen zerbitzuetara joko dugu datu pertsonalen tratamendurako. Hornitzaile hauek arretarik handiena jarrita hautatzen ditugu, gure jarraibideak betetzeko obligazioa dute eta aldian behingo kontrolak igaro behar dituzte.

Horrez gain, zure datu pertsonalak hirugarrenei helaraztea gerta liteke bazkide jakinekin batera eskaintzak, zozketak, kontratuak gauzatzea eta antzeko zerbitzuak eskaintzen ditugun kasuetan. Datu pertsonalak ematean honi buruzko informazio gehiago emango zaizu, edo eskaintzaren deskribapena beherago kontsultatzeko aukera izango duzu.

Hornitzaile edo bazkideak egoitza Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo izango balu, egoera horren ondorioen berri emango dizugu eskaintzaren deskribapenean.

6 Datuen tratamendua baliogabetzea edo aurkaratzea

Zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eman baduzu, baimen hori baliogabetu ahalko duzu edozein momentutan. Baliogabetzeak tratamenduaren legitimitateari eragingo dio baliogabetze hori jakinarazi den momentutik aurrera.

Zure datuen tratamendua justifikatuta badago interesen leheneste baten ondorioz, tratamendua aurkaratzeko aukera izango duzu. Kasu hori gertatuko da tratamendua beharrezkoa ez bada zu alderdi gisa zaituen kontratu bat egikaritzeko, egoera hori jarraian ageri den funtzioen azalpenean adierazita egonda. Zure aurkaratze eskubidea baliatzean, zure datu pertsonalak ez tratatzeko arrazoiak adierazteko eskatuko dizugu. Aurkaratzea justifikatuta badago, egoera aztertuko dugu eta datuen tratamendua etetea edo egokitzea erabakiko dugu, edo tratamenduarekin aurrera jarraitzeko gure arrazoi legitimoak azalduko dizkizugu.

Jakina, zure datu pertsonalen tratamendua edozein momentutan aurkara dezakezu publizitate xedeetarako edo datuen analisirako bada. Zure datuen publizitate xedeetarako tratamendua aurkaratzeko erabakia jakinarazi nahi badiguzu, erabili harremanetarako bide hauetako bat: posta elektronikoa dpr@es.tuv.com helbidera edo posta arrunta helbide hauetara:

TÜV RHEINLAND IBÉRICA S.A.
Avda. de Burgos 114, 3º
28050 Madrid
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND NAVARRA S.A.
Soto Aitzoain, z.g., Mercairuña Industrialdea
31013 Iruñea (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

eta/edo

TÜV RHEINLAND CERTIO, S.L.U.
C/ Pau Vila, 22, 3a planta
08174 - Sant Cugat del Vallès (Barcelona)
Helbide elektronikoa: dpr@es.tuv.com

Informazio buletina, analisirako tresnak eta publizitatea

1 Informazio buletina (newsletterra)

Zure baimena emanez gero, gure informazio buletinera harpidetza burutu dezakezu, intereseko uneko eskaintzen inguruko informazioa jasotzeko. Iragarritako produktu eta zerbitzuak baimenaren adierazpenean zehaztuko dira.

Buletinera harpidetza egiteko “double-opt-in” izeneko metodoa erabiltzen dugu. Sistema horri esker, helbide elektroniko bat erregistratu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dizugu helbide horretara buletina jaso nahi duzula berariaz berresteko eskatuta. Harpidetza berresten ez bada, datuak blokeatu eta automatikoki ezabatuko dira. Gainera, erabilitako IP helbideak eta harpidetzaren eta berrespenaren data eta ordua gordeko ditugu. Prozedura honen helburua da harpidetza frogatu ahal izatea eta, beharrezkoa balitz, zure datu pertsonalen baimenik gabeko erabilera posiblea argitzea.

Buletinera harpidetzeko derrigorrezko datu bakarra helbide elektronikoa da. Modu horretan adierazita egongo diren datu gehigarriak eman daitezke, nahi izanez gero, zurekin ezartzen ditugun harremanak pertsonalizatzeko. Harpidetza berretsi ondoren, zure helbide elektronikoa gordeko dugu buletinak helarazi ahal izateko. Zentzu horretan, oinarri juridikoa RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko a) letran xedatutakoa da.

Buletina bidaltzeko baimena baliogabetu eta harpidetza ezeztatu ahalko duzu edozein momentutan. Horretarako, sakatu buletin bakoitzean adierazitako estekan edo bidal iezaguzu mezu bat legezko oharrean ageri diren harremanetarako bideetako bat erabilita.

Berariaz ohartarazten dizugu buletinaren bidalketaren bitartez zure erabiltzaile jokabidea aztertuko dugula. Helburu horretarako, bidaltzen ditugun posta elektronikoek web balizak (web beacons) edo jarraipen pixelak dituzte, gure webgunean gordetako pixel baten irudiak bistaratzeko balio dutenak. Erabilera jokabidea aztertze aldera, adierazpen honen lehenengo zatiko 3. atalean adierazitako datuak eta web balizak zure helbide elektronikoarekin eta zure banakako identifikazio zenbakiarekin lotuko ditugu. Buletinean ageri diren estekek ere barne dute identifikazio zenbaki hori.

Zure erabiltzaile jokabidearen monitorizazio hori aurkaratzeko aukera izango duzu, momentu oro, buletinerako harpidetza ezeztatuta. Horretarako, buletin guztietan ageri den esteka erabili beharko da. Datuak buletinerako harpidetzak iraun bitartean gordeko dira. Baja ematen baduzu, datuak modu anonimoan gordeko dira eta helburu estatistikoetarako soilik.

  1. Analisirako tresnak eta publizitatea

2.1 Eloqua

Eloqua zerbitzua erabiltzen dugu gure bezeroekin mantentzen dugun komunikazioa optimizatzeko. ORACLE Deutschland B.V. & Co. KG operadorearen (egoitza: Riesstrasse 25, 80992 Munich, Alemania) Eloqua zerbitzariak Europar Batasunean kokatuta daude. Ezin daiteke erabat baztertu, kasu jakinetan, EBtik kanpo dagoen Oracle Corporation enpresako langileren batek erabiltzaile datuetara sarbidea izatea laguntza teknikoko eta administrazioko kontratu bidezko zerbitzuak eman bitartean. Hala ere, modu prebentiboan ziurtatu dugu datuen babes maila egokia ahalbidetzen duten nahikoa berme daudela, Europako araudi aplikagarrian eta datuen babeserako Alemaniako legean xedatutakoaren arabera. Eloqua-k cookie iraunkor bat jartzen du dagokion erregistro orrialdean, zure gailuan Eloqua cookie bat jada instalatuta badago salbu. Zerbitzu hori erabiltzen duen webguneren bat bisitatu baduzu, baliteke zure gailuak jada Eloqua cookie bat izatea. Zenbait kasutan, Eloqua cookiea erabiltzen dugu gure webguneari ematen diozun erabilera aztertzeko, webgunea optimizatzen jarraitzeko helburuarekin. Eloqua bidez bidalitako posta elektronikoek jarraipen teknologiak baliatzen dituzte. Datu horiek erabiltzen ditugu, lehenik, zure interesekoak diren gaiak ezagutzeko, izan ere, gure mezuak irekitzen dituzun ala ez eta zein estekatan sakatzen duzun jakinarazten digute. Era berean, informazio horri esker bidaltzen dizkizugun mezuak eta eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetzen ditugu eta informazioa lehendik ditugun jarraipen datuekin edo profilekin lotzen dugu. Hemendik aurrera zure gailuan Eloqua cookieak instalatzea aurkaratu nahi baduzu, erabili esteka hau: www.oracle.com/legal/privacy/privacy-policy.html#opt-out.

Zure ordenagailua hurrengo bisitaldietan ezagutzea nahi ez baduzu (disko gogorreko cookieak), egokitu zure arakatzailearen konfigurazioa disko gogorreko cookie guztiak ezabatu edo blokeatzeko, edo cookie bat instalatu aurretik zuri baimena eskatzeko. Cookieen instalazioa onartzen ez baduzu, ezingo dituzu gure zerbitzuetako zenbait erabili. Oro har, cookieek zu nor zaren jakiteko eta, ondorioz, zerbitzu optimizatu eta pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen digute.

2.2 Webtrekk

Webgune honetan marketin eta optimizazio xedeetarako datuak bildu eta gordetzen dira webtrekk zerbitzuari esker (www.webtrekk.com). Webtrekk-ek ez die daturik helarazten hirugarrenei. Modu honetan bildutako informazioari esker erabiltzaile profilak sor ditzakegu ezizen batekin.

Webtrekk-ek cookie mota hauek erabiltzen ditu:

  1. Azken klika (saioaren iraupenerako erabiltzen da; saioak iraun bitartean irauten du)
  2. “Saio cookiea” (saioa ezagutzeko erabiltzen da; saioak iraun bitartean irauten du)
  3. “Cookie iraunkorra” (erabiltzaile berriak eta ohiko erabiltzaileak ezagutzeko balio du; sei hilabeteko iraupena du)

Zure arakatzailearen konfigurazioan, cookieen erabilera ukatu edo baimendu dezakezu.

2.3 Bing Ads

Webgune honek “Bing Ads” izeneko Microsoft Corporation enpresaren (egoitza: One Microsoft Way, Redmond, WA 98052-6399, Estatu Batuak) remarketin tresna erabiltzen du (aurrerantzean, “Microsoft Advertising”). Gure webgunera iritsi bazara Microsoft Bing iragarki baten bitartez, Microsoft Bing Ads tresnak cookie bat gordeko du zure ordenagailuan. Honela, bai Microsoft Bing-ek eta baita guk ere jakingo dugu norbaitek iragarkian klik egin duela, gure webgunera bideratua izan dela eta aldez aurretik ezarritako helmugako orrialde batera (bihurtze orrialdea) sartu dela. Bing iragarkian klik egin duten eta bihurtze orrialdera iritsi diren erabiltzaileen guztizko kopurua ezagutuko dugu bakarrik. Ez dira erabiltzailearen nortasunaren inguruko datu pertsonalik igorriko.

Microsoft-ek zure jokabideari buruzko datuak erabiltzea nahi ez baduzu, gorago adierazitako moduan, informazio hori biltzeko beharrezkoak diren cookie hauek ukatzeko aukera izango duzu, esaterako, cookieen instalazio automatikoa saihesten duen arakatzailearen ezarpena erabilita. Halaber, cookieak erregistratutako eta zure webgunearen erabilerari buruzko datuak biltzea ekidin dezakezu, Microsoft-en aldetiko datu horien tratamendua ekiditeaz gain, esteka honetan zure aurkaratzea adierazita: http://choice.microsoft.com/es-es/opt-out . Microsoft eta Bing Ads-en pribatutasun politikari eta cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jo orrialde honetara: https://privacy.microsoft.com/es-es/privacystatement .

2.4 Facebook-en publiko pertsonalizatua

Webgune honek Facebook Inc. enpresaren (aurrerantzean, “Facebook”) “publiko pertsonalizatua” remarketin tresna erabiltzen du. Tresna horri esker, webgune honetako erabiltzaileek, Facebook gizarte sarea edo tresna hori erabiltzen duten bestelako webguneak bisitatzean, euren interesen araberako publizitate iragarkiak (“Facebook Ads”) bistaratuko dituzte. Honekin lortu nahi duguna da zure interesekoa den publizitatea zuri helaraztea, gure webgunea erakargarriagoa izan dadin.

Marketin tresnak eransten direnean, hala nola Facebook Pixels, zure arakatzaileak automatikoki ezartzen du zuzeneko konexio bat Facebook-en zerbitzariarekin. Guk ez dugu inolako eraginik Facebook-ek tresna honen bitartez bildutako datuen norainokoaren eta ondorengo erabileraren gainean eta une honetan ditugun ezagueren arabera jakinaren gainean jartzen zaitugu. Facebook-en publiko pertsonalizatuaren tresna erabiltzean, gizarte sareak gure webguneko orrialde jakin bat bisitatu duzula edo gure iragarkietako batean klik egin duzula jakiten du. Facebook-en saioa hasi baduzu, plataforma horrek bisita zure kontu pertsonalarekin lotu dezake. Facebook-en saioa hasi ez baduzu ere edo gizarte sarean konturik ez baduzu ere, gerta liteke hornitzaileak zure IP helbidea eta bestelako identifikazio elementuak ezagutu eta gordetzea.

Facebook-en publiko pertsonalizatuaren funtzioa desaktiba dezakezu, saioa hasi ondoren, helbide honetan: https://www.facebook.com/settings/?tab=ads#_möglich.

Datuen tratamendurako oinarri juridikoa RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko f) letran xedatutakoa da. Facebook-en aldetiko zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago beha baduzu, jo helbide honetara: https://www.facebook.com/about/privacy.

2.5 DoubleClick Ad Exchange

Webgune honek Google-en DoubleClick lineako marketin tresna erabiltzen du. DoubleClick zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile bakoitzaren interesekoak diren iragarkiak bistaratzeko, kanpainen errendimenduari buruzko txostenak hobetzeko edo erabiltzaile batek behin eta berriro iragarki bera ikustea ekiditeko. Cookiearen identifikazio zenbaki bati esker, Google-ek jakin dezake zein iragarki bistaratzen diren arakatzaile bakoitzean eta, modu horretan, iragarkiak errepikatzea saihestu dezake. Horrez gain, DoubleClick tresnak, identifikazio zenbaki horiek baliatuta, iragarkien eskaerekin lotutako bihurtzeak erregistratu ditzake. Hori gertatuko litzateke, esaterako, erabiltzaile batek DoubleClick iragarki bat ikusiko balu eta, beranduago, arakatzaile berarekin, iragarlearen webgunera sartu eta produkturen bat erosiko balu. Google-ek emandako informazioaren arabera, DoubleClick cookieek ez dute datu pertsonalik gordetzen.

Marketin tresna hauek eransten direnean, zure arakatzaileak automatikoki ezartzen du zuzeneko konexio bat Google-en zerbitzariarekin. Guk ez dugu inolako eraginik Google-ek tresna honen bitartez bildutako datuen norainokoaren eta ondorengo erabileraren gainean eta une honetan ditugun ezagueren arabera jakinaren gainean jartzen zaitugu. DoubleClick tresna erabiltzean, Google-ek gure webguneko atal jakin bat bisitatu duzula edo gure iragarkietako batean klik egin duzula jakiten du. Google-en zerbitzuetako batean saioa hasi baduzu, Google-ek bisita zure kontu pertsonalarekin lotu dezake. Saioa hasi ez baduzu ere edo Google konturik ez baduzu ere, gerta liteke hornitzaileak zure IP helbidea ezagutu eta gordetzea.

Hainbat aukera dituzu zure eskura jarraipen sistema honetan ez parte hartzeko: a) zure arakatzailean dagokion ezarpena burututa hirugarrenen cookieen instalazioa ukatu dezakezu eta, beraz, ez dituzu beste hornitzaile batzuen iragarkiak jasoko; b) bestela, bihurketen jarraipenerako cookieak desaktibatu ditzakezu “www.googleadservices.com” domeinuko, “https://www.google.de/settings/ads”, cookieak blokeatuta zure arakatzailean dagokion ezarpena burutzeari esker, baina kontuan hartu, cookieak ezabatzen badituzu, ezarpen hori ere ezabatuko dela; c) “About Ads” autoerregulazio kanpainan parte hartzen duten hornitzaileen iragarki pertsonalizatuak desaktiba ditzakezu http://www.aboutads.info/choices estekan, baina kontuan hartu, cookieak ezabatzen badituzu, ezarpen hori ere ezabatuko dela; d) esteka honetan modu iraunkorrean desgaitu ditzakezu zure Firefox, Internet Explorer edo Google Chrome arakatzaileko iragarki pertsonalizatuak: http://www.google.com/settings/ads/plugin. Berariaz ohartarazten dizugu, aukera hauetakoren bat burutzekotan, webguneko funtzio guztiak erabat erabilgarri ez egotea gerta litekeela.

Datuen tratamendurako oinarri juridikoa RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko f) letran xedatutakoa izango da. Google-en DoubleClick tresnari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo https://www.google.es/doubleclick eta http://support.google.com/adsense/answer/2839090 helbideetara eta kontsultatu Google-en pribatutasun politika hemen: https://www.google. de/intl/de/policies/privacy. Network Advertising Initiative (NAI) elkartearen webgunera ere jo dezakezu: http://www.networkadvertising.org. Google-ek bat egin du Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.

Gizarte sareak eta bestelako osagarriak

  1. Gizarte sareetako osagarriak

Gaur egun, honako gizarte sareetako osagarriak erabiltzen ditugu gure webgunean:

  1. WhatsApp
  2. Google+
  3. Facebook
  4. Twitter
  5. Pinterest
  6. Xing
  7. LinkedIn

“Klik bikoitza” izeneko sistema baliatzen dugu. Horrek esan nahi du, gure webgunea bisitatzen duzunean, oro har, ez zaiela datu pertsonalik helaraziko osagarrien operadoreei. Osagarri bakoitzaren operadorea zein den jakin daiteke botoi edo lauki gris bakoitzean ageri diren inizialei edo logotipoari esker. Gure webgunean osagarriaren operadorearekin zuzeneko komunikazioa ezartzeko aukera eskaintzen dugu, dagokion botoian sakatuta. Beraz, botoia sakatu eta osagarria aktibatu beharko duzu operadoreak gure webguneko orrialde batera sartu zarela jakin dezan. Horrez gain, adierazpen honen lehen zatiko 3. atalean adierazitako datuak helaraziko dira. Facebook eta Xing plataformen kasuan, Alemaniako operadoreek emandako informazioaren arabera, IP helbidea anonimo bihurtzen da erregistratu bezain laster. Ondorioz, osagarri bat aktibatzean, datu pertsonalak helaraziko zaizkio dagokion operadoreari eta hark gordeko ditu datu horiek (Estatu Batuetan, operadore estatubatuarren kasuan). Osagarriaren operadoreak datuak biltzeko batik bat cookieak erabiltzen dituela kontuan hartuta, botoi edo lauki grisean klik egin aurretik, zure arakatzaileko segurtasun ezarpenetan cookie guztiak ezabatzea gomendatzen dizugu.

Guk ez dugu inolako eraginik bildutako datuen eta datuen tratamendu prozesuen gainean, eta ez ditugu ezagutzen datu bilketaren norainokoa, datu bilketaren xedeak ez eta kontserbazio epeak ere. Osagarrien operadoreen aldetiko bildutako datuen ezabaketari buruzko informaziorik ere ez dugu.

Osagarriaren operadoreak zuri buruz bildutako datuak erabiltzaile profil batean gordeko ditu eta publizitate helburuetarako, merkatu azterketak burutzeko eta/edo webgunea erabiltzaileen betekizunen arabera egokitzeko erabiliko ditu. Azterketa hori burutuko da zehazki (saioa hasi ez duten erabiltzaileen kasuan ere) publizitate pertsonalizatua bistaratzeko eta gizarte sareko beste erabiltzaile batzuei zuk gure webgunean burututako jardueren berri emateko. Erabiltzaile profil hauek burutzea aurkaratzeko duzun eskubidea baliatzeko, jarri harremanetan dagokion osagarriaren operadorearekin. Osagarrien bidez, gizarte sareekin eta beste erabiltzaile batzuekin hartu-emanak izateko aukera eskaintzen dizugu, hartara gure eskaintza hobetuta eta zuretzat interesgarriagoa eginda. Osagarrien erabilerarako oinarri juridikoa RGPDaren 6. artikuluko 1. ataleko f) letran xedatutakoa da.

Datuen transmisioa burutu egingo da osagarriaren operadorearen plataforman konturik izan ez arren edo plataforma horretan saioa hasi ez arren. Osagarriaren operadorearen plataforman saioa hasi baduzu, gure webgunean bildutako datuak plataforma horretan duzun kontuarekin lotuko dira zuzenki. Botoia aktibatu eta, esaterako, orrialderako esteka erabiltzen baduzu, osagarriaren operadoreak informazio hori gordeko du ere zure erabiltzaile kontuan eta zure kontaktuekin publikoki partekatuko du. Botoi bat aktibatu aurretik, beti, gizarte sareetan saioa ixtea gomendatzen dizugu, izan ere, horrela, zure datuak osagarriaren operadorearen plataforman duzun profilarekin lotzea saihestuko duzu.

Osagarriaren operadorearen aldetiko datu bilketa eta tratamenduaren norainokoari eta xedeari buruzko informazio gehigarria nahi baduzu, kontsultatu jarraian adierazitako operadore bakoitzaren pribatutasunari buruzko adierazpena. Adierazpenetan ageri da ere zure eskura dituzun eskubideen inguruko informazioa eta zure pribatutasuna babesteko balia ditzakezun konfigurazio aukerak.

Osagarrien operadoreen helbideak eta hauen pribatutasun politikarako URL helbideak:

Whatsapp / Facebook Inc., 1601 S California Ave, Palo Alto, California 94304, Estatu Batuak; https://www.whatsapp.com/legal/#terms-of-service datu bilketari buruzko informazio gehiago

Google Ireland Limited, Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Ireland, BEZ zenbakia: IE 6388047V https://policies.google.com/privacy. Google-ek bat egin du Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework. RGPD berria Europan eta Suitzan: https://www.blog.google/around-the-globe/google-europe/some-changes-our-service-model-europe/.

Facebook Inc., 1601 S California Ave, Palo Alto, California 94304, Estatu Batuak; http://www.facebook.com/policy.php; datu bilketari buruzko informazio gehiago: http://www.facebook.com/help/186325668085084, http://www.facebook.com/about/privacy/your-info-on-other#applications eta http://www.facebook.com/about/privacy/your-info#everyoneinfo. Facebook-ek bat egin du Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.

Twitter, Inc., 1355 Market St, Suite 900, San Francisco, California 94103, Estatu Batuak; https://twitter.com/privacy. Twitter-ek bat egin du Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.

Pinterest Inc., 808 Brannan Street, San Francisco, CA 94103-490, Estatu Batuak (“Pinterest”) https://policy.pinterest.com/de/privacy-policy datu bilketari buruzko informazio gehiago

Xing AG, Gänsemarkt 43, 20354 Hanburgo, Alemania; http://www.xing.com/privacy.

LinkedIn Corporation, 2029 Stierlin Court, Mountain View, California 94043, Estatu Batuak; http://www.linkedin.com/legal/privacy-policy. LinkedIn-ek bat egin du Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.

  1. YouTube-ko bideo integratuak

Gure webgunean integratuta daude YouTube-ko hainbat bideo, http://www.YouTube.com helbidean biltegiratuta daudenak eta gure webgunetik zuzenean erreproduzitu daitezkeenak. Bideo guztiak “pribatutasun modu aurreratuan” integratu dira, hau da, ez diogu zuri buruzko daturik bidaliko YouTube-ri bideoak erreproduzitzen ez badituzu. Bideoak erreproduzitzen badituzu soilik helaraziko ditugu 2. atalean adierazitako datuak. Ez dugu inolako eraginik datu hauen transmisioaren gainean.

Webgunea bisitatzean, YouTube-k gure webguneko orrialde jakin batera sartu zarela jakingo du. Horrez gain, adierazpen honen lehen zatiko 3. atalean adierazitako datuak helaraziko dira. Transmisio hori edonola ere burutu egingo da, zuk YouTube-n erabiltzaile kontua izan ala ez, eta saioa hasi ala ez. Google-en saioa hasi baduzu, bildutako datuak zuzenki lotuko dira zure kontuarekin. Informazio hori zure YouTube-ko profilarekin lotzea nahi ez baduzu, itxi saioa erreprodukzio botoia sakatu aurretik. YouTube-k zuri buruz bildutako datuak erabiltzaile profil batean gordeko ditu eta publizitate helburuetarako, merkatu azterketak burutzeko eta/edo webgunea erabiltzaileen betekizunen arabera egokitzeko erabiliko ditu. Azterketa hori burutuko da zehazki (saioa hasi ez duten erabiltzaileen kasuan ere) publizitate pertsonalizatua bistaratzeko eta gizarte sareko beste erabiltzaile batzuei zuk gure webgunean burututako jardueren berri emateko. Erabiltzaile profil hauek burutzea aurkaratzeko duzun eskubidea baliatzeko, jarri harremanetan YouTube-rekin.

YouTube-ren aldetiko datu bilketaren norainokoari eta xedeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu plataforma honen pribatutasunari buruzko adierazpena. Bertan aurkituko dituzu ere eskura dituzun eskubideen inguruko informazioa eta zure pribatutasuna babesteko balia ditzakezun konfigurazio aukerak: https://www.google.de/intl/de/policies/privacy. Google-ek zure datu pertsonalak tratatuko ditu Estatu Batuetan ere bai eta Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin bat egin du: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.

  1. Google Maps zerbitzuaren erabilera

Webgune honek Google Maps zerbitzua erabiltzen du. Honela, mapa interaktiboak bistara daitezke zuzenki gure webgunean eta zuk funtzio hori eroso asko erabiltzeko aukera izango duzu.

Webgunea bisitatzean, Google-ek gure webguneko orrialde jakin batera sartu zarela jakingo du. Horrez gain, adierazpen honen lehen zatiko 3. atalean adierazitako datuak helaraziko dira. Transmisio hori edonola ere burutu egingo da, zuk Google-en erabiltzaile kontua izan ala ez, eta saioa hasi ala ez. Google-en saioa hasi baduzu, bildutako datuak zuzenki lotuko dira zure kontuarekin. Informazio hori zure Google-eko profilarekin lotzea nahi ez baduzu, itxi saioa dagokion botoia sakatu aurretik. Google-ek zuri buruz bildutako datuak erabiltzaile profil batean gordeko ditu eta publizitate helburuetarako, merkatu azterketak burutzeko eta/edo webgunea erabiltzaileen betekizunen arabera egokitzeko erabiliko ditu. Azterketa hori burutuko da zehazki (saioa hasi ez duten erabiltzaileen kasuan ere) publizitate pertsonalizatua bistaratzeko eta gizarte sareko beste erabiltzaile batzuei zuk gure webgunean burututako jardueren berri emateko. Erabiltzaile profil hauek burutzea aurkaratzeko duzun eskubidea baliatzeko, jarri harremanetan Google-ekin.

Osagarriaren operadorearen aldetiko datu bilketa eta tratamenduaren norainokoari eta xedeari buruzko informazio gehigarria nahi baduzu, kontsultatu operadorearen pribatutasunari buruzko adierazpena. Adierazpen horretan ageri da ere zure eskura dituzun eskubideen inguruko informazioa eta zure pribatutasuna babesteko balia ditzakezun konfigurazio aukerak: http://www.google.de/intl/de/policies/privacy. Google-ek zure datu pertsonalak tratatuko ditu Estatu Batuetan ere bai eta Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Privacy Shield akordioarekin bat egin du: https://www.privacyshield.gov/EU-US-Framework.